XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Bi bokal desberdinen artean, batzutan (zehatz, behi, behar, zehar, bihurtu, bihotz, behor, aho, ohitu, ohar, ihes, ahizpa, ohe, behin, berehala, bihar, etab.).

-Hiru bokal segidan elkartzen direnean zailagoa da h non jarri behar den jakitea, normalean ai, ei, oi diptongoak errespetatzen dira (leiho, lehoi, dohain, oihu, oihal, oihan, oihartzun, saihets, zuhaitz; baina gehiegi eta gehiago, gehi-tik datoz eta).

- Badira hitz batzuk lehen h zutenak, eta orain ez dutenak (iaz, leial, ziur, leun).

- Hitz konposatuetan, kontsonante ondoren h galdu egiten da (jaioterri, hilerri, hilarri, oinarri, onartu).

- Badira hitz bikote batzuk berdin ahoskatzen direnak, baina h-ren arabera esanahi bat edo bestea dutenak.

Hona hemen zerrenda txiki bat, bakoitza ondo bereizteko.

al(galderatakoa)

ahal (ahalmena)

ari (aditzean)

hari (jostekoa) ahari (animalia)

ala (edo)

hala (erakuslea) ahala (ahalmena)

naiz (ni naiz)

nahiz (arren, nahiean)

ona (txarra ez dana)

hona (hau erakuslea nora kasuan)

istorio (ipuia)

historia (kondaira)

ontzat (ona bezala)

hontza (gaueko animalia)

ukitu (ukimena)

hunkitu (inpresionatu, sentitu)

zur (egur)

zuhur (jakintsu, prudente)

astea (zazpi egun)

hastea (hasi aditza)

haztea (hazi aditza)

ahaztea (ahaztu aditza), etab.

Ariketa

Irakaslearen esanera testu hau idatz ezazu:

Hi haiz hemen meheena, lehen nahiko lodia hintzen, baina behin hire jaioterritik soldaduskara joanez gero, erabat aldatu hintzen.

Hamairu kilo galduta beste bat ematen huen.

Hezurretan geratu eta haragirik gabe somatzen hindudan.

Iaz, ibaian bainatzen ikusitakoan haina lotsa handirik ez diat sekula pasa, hirurogei kilo ere ez hintzen.

Ziur nago, halako gizon meharrik ez nuen sekula ikusi.

- Berridatz ezazu zeure koadernoan hurrengo testu hau, dagozkion Hak hitz desberdinei ipiniz.

Ainbat seme zituen nekazari zaar batek.

Aitak eginaalak egin arren, semeen arremanak otzak eta leorrak ziren.

Aitak, egoera ura obetu nai zuen eta elkarri laguntzen oitu bear zela, amaika aldiz esan ondoren, bere itzak utsak zirela oartu zen, seme biozgabe aientzat.